XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iratzea / Anteridioa / Anterozoidea / Arkegonioa / Protaloa / Espora / Esporangioa.

Algen gametangio emea oogonioa da; goroldio eta iratzeetan are korapilatsuagoa da eta arkegonioa esaten zaio.

Berau gimnospermoetan biziki urritzen da, angiospermoetan erabat falta delarik.

Sorrera-txandaketa Landareetan fase haploide bat eta beste fase diploide bat egoteak, hau da, kromosoma hornizio bakarra edo bikoitza, ondorioz ziklo bat dakar, epe biak elkarri darraizkiolarik.

Ziklo honi sorrera-txandaketa esaten zaio.

Fenomenoa oso aldakorra izaten da, landare talde ezberdinen arauera.

Goroldioetan, kasu, landarearen gorputz nagusia haploidea da, hau da, esporofitoa osatzen du, gametofitoa oso txikia den bitartean, eta aurrekoaren gainean hazten da, bizkarroi gisa.

Beste muturrean fanerogamoak aurkitzen ditugu, hor landare ikusgarria (zuhaitza, belarra, zuhaixka) gametofitoa izanez, polen eta obuluak esporofitoa direlarik.

Ernalkuntza Sorrera-txandaketaren goren puntua da eta gameto biren batze edo fusioan datza.

Gametoak sexu bietan berdinak izan daitezke, behe mailako landareetan gertatzen denez, baina, eskuarki ezberdinak izaten dira.

Emezkoak handiak eta geldiak dira, eta arrezkoak, ordea, txikiagoak eta mugikorrak, besteengana joan ahal izateko.

Horrela gertatzen da goroldio edo iratzeen kasuan.

Angiospermoetan, gameto arrak ere mugiezinak izaten dira, eta horregatik, emeetaraino heltzeko, beste bide batzutara jo behar izaten dute: polenaren garraioa eta polen garauen ernera.

Ernera Hazien ernera kanpoko zenbait faktoreren eraginpeko ihardupidea da (argia, hezetasuna, tenperatura) eta barnekoena ere bai (heldutasun fisiologikoa, bizitasuna), bizitze estariko egoeratik beste batera pasatuz, hor, enbrioia garatu eta landaretxo berria sortzen delarik.

Berrazketa Organismoak zauri batetik organo berria garatu eta galduriko zatiak horrela berreskuratzeko duen ahalmena da.

Ahalmen hori animaliengan behe mailako taldeetan baino agertzen ez dena, oso hedaturik aurkitzen da landare-erresuman.

Berori zelulen totipotentziari zor zaio, hau da, beroriek, egoeren arauera, norantza batean zein bestean garatzeko duten ahalmenari.

3. Pteridofitoen (iratzeen) sorrera-txandaketaren eskema.

4. Bizidunen ezaugarriak iragateko moduaz Mendelek aurkituriko hiru legeek hazleei era ematen die landare hobe eta sendoagoak eta aldaki berriak lortzeko.